Beasainen II. Euskal Liburuak Kalera ekitaldia

Atzo, apirilaren 22an, ospatu zen Beasainen II. Euskal Liburuak Kalera ekitaldia.
Goizeko 11:30etan hasi zen herrian zehar kalejira batekin eta ekitaldi nagusia Dolarea parkean burutu zen. Josean Artzeri eskainitako omenaldia izan zen: txalaparta, musika, dantza eta ikastetxe guztietako ikasleek Artzeren poemak irakurri zituzten.
Beasain BHIko ikasleek ere bertan parte hartu zuten, bai Txindoki egoitzakoek eta bai Loinazpekoek.

Comentarios