Ekitaldi instituzionala - Bazkaria

Ekainaren 16an, larunbata, egin dira 50. Urteurrenaren azken ekitaldiak.
Lehenik, udaletxeko Batzar Aretoan, ekitaldi instituzionala burutu da. 
 
Bertan, Aitor Aldasoro alkateak, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eta Josune Lopetegi institutuko zuzendariak parte hartu dute.
 
Alkateak eta Sailburuordeak institutuak bere ibilbidean egin duen hezkuntza lana goraipatu dute eta lorpenik nabarmenenak azpimarratu
dituzte: emaitza akademiko onak, Hezkuntza Sailaren ildo nagusien garapena...
 
Josune Lopetegik, berriz, institutuaren sorrera gogoratu eta 50. urteurrena ospatzeko egin diren jardueren errepasoa egin ondoren,urte hauetan guztietan, inguruko gizartearen beharrei erantzunez, aldaketa eta egokitzapen prozesu luzea eman dela aipatu du, bost ideia nagusi nabarmenduz:
1.Ikaslea helburu. Ikasle bakoitzaren eta ikasle guztien arrakasta handienalortzea bilakatu da helburu nagusi: emaitzetan eta gaitasun orokorren garapenean.
2.Hizkuntzen trataera. Gaztelania hizkuntza bakarra izatetik D eredura etaEleaniztasunerako urratsa eman da.
     3. IKTen erabileran garapen ikusgarria eman da.
     4. Gizarte gai nagusiekiko sentiberatasuna.
5.Nahasmendutik kudeaketa antolatura. Antolakuntza honen dokumentu
nagusia HEZKUNTZA PROIEKTUA bilakatu da eta horren baitan sortzen da institutuaren kudeaketa sistema. Hiru helburu nagusi ditu: egiten diren
jardueren koherentzia, sistematizazioa eta etengabeko hobekuntza.
 
Asko egin da baina, bizi dugun errealitate aldakor honetan aukerarik hoberenak izateko, ezinbestekoa da etengabe egokitzapena eta horretarako institutua osatzen duen komunitate osoaren lankidetza eta kohesioa behar da. 
 
Institutuak, abiatu eta 50 urte geroago, proiektu sendoa osatzen du, une
honetan 1000 ikasletik gora ditu eta 120 irakasle. Gu guztion ardura da gugan konfiantza jarri duten familiei ahalik eta modu egokienean  erantzutea, lehen aipatu bezala, IKASLEA HELBURU izanik; hau da, ikasleak eskola arrakastarik handiena lor dezan eta ahal dituen gaitasunak gara ditzan.
 
Erronka, beraz, argia omen da: beste 50 urte goierritarren zerbitzura.
Ekitaldi instituzionala amaitu ondoren, lagunarteko bazkaria egin da; aspaldiko eta oraingo lagunekin egoteko eta gozatzeko une hunkigarriak eman dira.
 
Bazkal aurretik eta kafe garaian,Maddi Aiestaran eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindar bikainak izan ditugu lagun eta festari amaiera emateko Guri5 musika talde alaiaren kontzertua izan dugu.
 Argazkiak

Comentarios