Enpresa eta erakundeen kudeaketa

Apirilaren 1ean Igartzako Jauregian mahai inguru interesgarria eta oso jendetsua izan zen. Lau parte hartzaile izan ziren: Iker Goikoetxea Mendoza (KURSAALeko gerentea), Itziar Esnaola Urquizu (ALUMINOXeko gerentea), Amaia Aldasoro Iturbe (ELKARKIDETZAko lehendakariorde exekutiboa) eta Aitor Imaz Ganzarain (CAFeko ingeniaritza arduraduna). 
 
Mahai inguruaren koordinatzaile lanetan Jon Aizpurua Barandiaran, Euskadi Irratiko esataria, aritu zen.
 
Laurek institutuan ibilitako garaiak izan zituzten gogoan, bat etorri ziren garai ederrak izan zirela adieraztean. Ondoren, euren formazio ibilbidea eta garapen profesionala izan zituzten hizketa-gai.
 
Bigarren bloke batean bakoitzak ordezkatzen zuen enpresa edo erakundea
ren aurkezpena egin zuen. Jarraian euren enpresa hemendik 20 urtera nola irudikatzen zuten galdetu zitzaien. Teknologia berriek izango duten garrantzia azpimarratu zen bereziki.
Beste enpresa eta erakunde batzuekin elkarlana eta kolaborazioa bilatu beharko zela ere aipatu zuten.
 
Amaitzeko galdera-erantzunen unea iritsi zen. Galdera ugari egin ziren, gehienak bertaratu ziren ikasleek eginak.
 
Zerbait azpimarratzearren, gaur egun eta etorkizunean gehien baloratuko diren
gaitasunak aipatu zituzten:
  • Oinarrizko titulazioa izan ondoren, eginez ikasi
  • Berritasunei, aldaketari irekia
  • Gauza berriak ikasi nahi izateko jarrera
  • Sortzen diren erronkei erantzuteko prest
  • Ausartak. Erabakiak hartzeko gai izan
  • Sormena. Pentsamendu sortzailea
  • Hizkuntzak menperatu
  • Jarrera irekia, proaktiboa
  • Egoera eta pertsona ezberdinekin lan egitera egokitzeko gaitasuna: hemen, munduan zehar. Edozeinekin kolaboratzeko prest.

Comentarios