Frantziako elkartrukea: gure ikasleak Bretainean


 
Elkartruke programa barruan Sant-Malo hiria bisitatu dugu. Kasu honetan gure ikasle eta frantziar ikasleak elkarrekin joan dira.
Zoritxarrez eguraldi lagun ez dute izan eta zaila izan da bisita egitea baina hau ez da oztopoa izan hiri zoragarria dela ikusteko.



Elkartrukeko programa barruan puntu garrantzitsuenetariko bat Mont Saint Micheleko bisita zen.
Gure ikasleak bertan egon dira eta aukera ikusi dute abatetxea ikusteko, harresietatik ibiltzeko eta kaleetan zehar galtzeko. Batzuk hondarrarekin esperimentatu dute gaurko eguraldiarekin zaila izan bada ere.


Elkartrukeko ekintzak jarraitzen dira. Gaurko programak eraman ditu gure ikasleak Arturo Erregearen leiendarekin lotutako lurretatik, Broceliande basoa hain zuzen.
Bidean herri desberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta baita Trecesson-eko gaztelua.
Arratsaldea libre izan dute euren lagunekin Rennes-era joateko.


Gure elkartrukea bere amaierara iristen ari da. Gaur ikasleak institutuan egon dira klase batzuk jasotzen. Ondoren, ikastetxeko jangelan bazkaldu dute. Arratsaldean Rennes-era joan dira hiria ezagutzeko. Eguna bukatzeko jai bat izango dute institutuan eta bihar goizean bueltako bidaiari ekingo diote.



Gaur bukatu da elkartrukea. Goizean gure ikasle eta euren lagun frantzesen agurra izan dugu eta bidean jarri gara.
Nantes-en geratu dira, hiriko ikuspegi bat ikusteko eta katedrala eta gaztelua bisitatu dute. Ondoren, bidean jarri dira eta iluntzean Beasainera iritsi dira.
Esperientzia polit honen ondoren, orain euren lagunen zain egongo dira.
 
 

Comentarios