Goierri, goierritarrak eta Euskal Herria 2050

Apirilaren 19an, Igartzako Jauregian mahai inguru interesgarria antolatu zen prospektiba ariketa egiteko. Lau parte hartzaile izan ziren: Faustino Mujika Garitano (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea, EHU), Jon Muñoa Errasti (Giza eta Gizarte Zientzietako  Fakultateko irakaslea, Deustuko Unibertsitatea), Bittor Oroz Izagirre (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako Sailburuordea) eta Fernando Plazaola Muguruza (Bilboko
Zientzia Fakultatean Fisika Aplikatuko irakaslea, EHU) 
 
Laurek, norberak bere arloaren ikuspegitik, hemendik 25-30 urtetara egon daitekeen
errealitatearen deskribapena egin zuten. Faustino arlo teknologikoaz arduratu zen, Jon gizarte arloaz, Bittor ekonomiaz eta Fernando zientziaz. Aldaketa bizkorren garaian gaudela aipatu zuten guztiek eta bizi-iraun nahi badugu azkar eta ongi egokitzen asmatu beharko dugula. Erronken artean, 2050 urte ingururako,honelakoak aipatu ziren:
 
  • Biztanleria 9.300 milioira igoko da.
  • Bizi itxaropena 150 urtera igoko da.
  • Ekonomia poloak eraldatzen joango dira, Txina eta Indian buruan izango direlarik.
  • Energia berriztagarriak asko indartuko dira.
  • Inteligentzia artifiziala, nanoteknologia...Robotek lan askotan gizakia ordezkatuko dute: erizainak...
  • Gizarte kohesioa bultzatu beharko da: aniztasunaren kudeaketa, belaunaldi arteko haustura.
  • Eta zerrenda luze-luzea. Euskaldunok, gure txikitasuna argi gera dadin, biztanleria osoaren 0,03 besterik ez omen gara izango; gaur egun 0.04 omen gara.
 
Garatu beharko liratekeen gaitasunen artean, ondokoak aipatu zituzten:
  • Formazio sakona oinarrizko zientzietan
  • Bizitzan zehar ikasteko beharra eta gogoa
  • Norbere irizpideak garatzeko eta horien alde egiteko gaitasuna
  • Norberaren lanean oinarritutako talde lana garrantzitsua izango da.
  • Irakurzaletasuna
  • Beste belaunaldiekin egon eta entzun

Comentarios