Holandako elkartrukea: Holandesak Beasainen

 

Urri guztietan bezala hasi da gure ohiko elkartrukea Herbeherekin.  Ikasle holandesas gure artean daude jadanik gaur eguerditik eta astean zehar hainbat bisita egingo dituzte.
Esperientzia atsegina izango delakoan gaude.




Holandar ikasleak institutura etorri ziren. Hasieran, aukera izan zuten euren irakasleekin komentatzeko izandako lehen inpresioak eta, ondoren, kirola egiten aritu ziren, batez ere euskal kirolak ezagutzeko.
Goiza erdian Segurara abiatu ziren, herri hau ezagutzeko eta frontoian pilotarekin jolasteko.


 


Ikasle holandesak hainbat ekintza desberdina egin dute gaur. Hasteko, institutuan egon dira eta klase batetara joan dira ondore Zestoara joateko non Ekain Berri kobazuloa bisitatu duten. Ondoren, kostaldetik buelta bat eman dute eta behin bueltatu ondoren, euren lagunekin elkartu dira.




 

Holandar ikasleek egun osoa pasatu zuten Bilbon. Goizean Erriberako merkatua bisitatu zuten, Artxandara igo ziren eta Alde Zaharretik paseatzen aritu ziren.
Eguerdi aldera Guggenheim museoa bisitatu zuten, museoko hogeigarren urteurrena ospatzen zen egunean. Ondoren denbora libre izan zuten hiritik ibiltzeko Beasainera itzultzeko bidea hasi aurretik.



 
Gaur gure ikasleek hainbat ekintza konpartitu dute euren lagun holandesekin. Goiza Donosti aldean hasi da, Albaola bisitatzen. Taldetan banatu behar izan direnez, batzuk aprobetxatu dute ibai aldeko bidetik buelta bat emateko.
Eguerdi aldera Donostiara joan dira eta bertan hiritik buelta bat eman dute eta ondore denbora libre izan dute Beasaingorako bidea hartu aurretik. Gaur pentsatuta zuen zerbait antolatzea denok elkarrekin. 






Elkartrukeko amaiera, momentuz, iritsi da. Goizean elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak Loinazpen elkartru dira Holandara Martxoan joaten garenean Harengo Liceoak antolatzen duen Nazioarteko Astean bitartean garatu beharko dituzten proiektuak prestatzeko.
Behin lana amaitu ondoren, hamaiketakoa hartu dute elkarrekin gure lagun holandesak etxerako bidea hartu aurretik.
Martxora arte Groningen-en!




Comentarios