Italiako elkartrukea: gure ikasleak Valdagnon

Italiako elkartrukea martxan dago. Gure taldea atzo arratsaldean abiatu zen eta gaur eguerdi aldera iritsi dira. Bertan zeuden gute italiar lagunak gure zain. Ikasle guztiak haiekin joan dira baina arratsalderako gauzak elkarrekin egiteko geratu dira eta Valdagnotik ibili dira.
Bihar eskolara joango dira eta herria eta honen inguruak ezagutzera joango dira.

 
Italiako elkartrukeko hasiera ofiziala gaur izan da. Ikasleak euren lagunekin ikastetxera joan dira eta bertan zuzendariaren eta kulturako zinegotziaren agurra izan dute. Ondoren, zerbait hastu ondoren, ikasle italiarrak klasera joan dira eta gure ikasleei aurkezpen txiki bat egin dieta zonaldeari buruz. Ondoren, Valdagno herritik vuelta bat ematera joan dira.
Eguerdian eskolara itzuli dira eta vuelta bat eman dute hau ezagutzeko. Ondoren, gure ikasle eta euren lagun italiarrak Recoaro Termera joan dira. Herri honetan bazkaldu dute sukaldaritzako eskola bateko jatetxean. Bazkaldu ondoren toki desberdinetara joan dira lagunekin arratsaldea pasatzeko.


Italian dagoen gure expedizioa gaur Veronan egon da. Han hiriko bisita egin dute bertako gida batekin, hasieran autobusez eta gero oinez. Julietaren etxean egon dira eta baita Veronako Arenan.
Hau bukatutakoan, denbora libre izan dute hiria esploratzen jarraitzeko eta erosketak egiteko.



Gaur elkartruke honetako egun garrentzitsuenetariko bat izan dugu Veneciako bisitarekin. Egun luze honetan ikasleek aukera izan dute hiria bisitatzeko, baina ez bakarrik turistek egiten duten circuito tradizionala jarraituz, beste zonaldeak bisitatu dituztelako ere.
Erosketak egiteko denbora izan dute, gondolan ibiltzeko eta argazki pilo bat atera. Benetan egun polita, dastatu dutela.


Italiako elkartrukea bere amanera iristen ari da. Gaur izan da bisitetako azken eguna. Gure taldea goizean joan da Vicenzara eta hiri hau ezagutzeko aukera izan dute. Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta Valdagnora joan dira euren lagunekin azken orduak pasatzeko.

Arratsalde erdian autobusan sartu dira bueltako bidea hasteko. Agurra gogorra izan da baina ziur gaude etorkizunean harremanetan jarraituko dutela.







Comentarios