Italiako elkartrukea: ikasle italianoen bisita

 
Italiako Valdagnoko Hizkuntzetako Lizeoarekin egiten ari garen elkartrukea hasi da. Italiarrak iritsi dira eta gure familiekin daude jadanik. Espero dugu ikasle, irakasle eta baita familiek ere disfruta dezatela esperientzia honekin.


Elkartrukeko lehenengo ekintzak hasi dira gaur. Gure bisitariak Zumaiara joan dira flyschi ikustera eta herri honetatik buelta bat emateko. Oso interesgarria izan da eta pozik itzuli dira.
Badirudi gauza pilo bat egiten ari direla eta oso pozik aurkitzen direla gure artean.



Elkartrukeko programarekin jarraituz, gure bisitari italiarrak gaur Donostian egon dira. Hasieran eguraldi lagun ez dute izan baina eguna aurrera joan den neurrian, gauzak aldatu dira eta egun zoragarri batekin aurkitu dira.
Haizearen Orrazian egon dira olatuak ikusten eta Kontxa osoa zeharkatu ondoren Alde Zaharretik buelta bat egin dute. Ondoren, denbora libre izan dute erosketak egiteko eta, amaitutakoan, trena hartu dute euren lagunen bila joateko. 


Elkartrukeko ikasle italiarrak aukera izan dute Ordiziako merkatua ikusteko eta bertan aprobetxatu dute haingat erosketak egiteko. Ondoren, oinez abiatu dira Igartzara non bertako eraikinen bisita egin dute.



 
Elkartrukeko ikasleak gaur Bilbora joan dira gure Artearen Historiako ikasleekin batera. Guggenheim eta Arte Ederretako museoak bisitatu dituzte. Denbora izan dute ere hainbat erosketa egin ahal izateko. Ondo aprobetxatutako eguna izan da.




Gaur izan da elkartrukeko ekintzetako azken eguna. Ikasle guztiek konpartitu dituzte gaurko ekintzak. Goizean, institutuan egon dira euskal kirolak egiten eta institututik buelta bat eman ondoren italiarrak ezagutu ahal izateko, Oiangura abiatu dira.
Eguerdi aldera Loinazperako bidea hartu dute, bertan denok elkarrekin bazkaldu dutelako. Arratsaldea libre izan dute eta bihar eguerdi aldera gure bisitariak bueltako bideari ekingo diote.
  

Comentarios