Kirolariak

Maiatzaren 8an, Beasaingo Igartzako Jauregian kirolari gazteak bildu genituen mahai-inguruan. Jon Elortza Mujikaren gidaritzapean, EITBko erredaktorea, lau kirolari izan genituen:



  • Jon Ander Albisu, Asegarceko pilotaria
  • Aritz Elustondo, Errealeko futbolaria
  • Ane Encina, Bera-Bera eskubaloi taldeko jokalaria
  • Ane Etxezarreta, Errealeko futbolaria
 
Institutuan bizi izandako garaiak gogoratu ondoren eta norberaren ibilbide pertsonala eta profesionala gogoratu ondoren, beste hainbat gairi ere heldu zioten.
 
Mutilen kasuan praktikatzen duten kirola ogibide ere bada. Nesken kasuan, berriz,momentuz pentsaezina da kiroletik bizitzea. Egoera hori faktore askoren ondorio dela aipatu zuten: emakumeen kirolak komunikabideetan duen presentzia,zaletu kopurua...
 
Euren erreferenteak zeintzuk diren ere adierazi zuten:

  • Jon Ander Albisu: lehenago Ruben Beloki; eta gaur egun, Aimar Olaizola
  • Aritz Elustondo: Xabi Alonso
  • Ane Encina: Ester Arrojeria
  • Ane Etxezarreta: gazteagoa zenean gizonezko futbolariak; gaur egun, Irene Paredes.
 Kirolari izateko behar diren gaitasun nagusiak ere aipatu zituzten: gustatu eta lana, gogoa,umiltasuna, saiatua izan, sakrifizioa...

Comentarios