Elkartrukeko gure ikasleak Polonian daude. Gaur goizean abiatu dira Beasaindik eta arratsaldean Varsoviara iritsi dira.
Aeroportuan familiak zeuden haien zain. Bihar lehenengo ekintzak hasiko dira institutuan.
Gaur
Goethe Lizeoan elkartu gara elkartrukeko lehenengo ekintzak egiteko.
Hasieran lehenengo inpresioen berri izan dugu eta dena ondo doala
dirudi,
Institutuan
Loving Vincent película ikusi dute eta ondoren eskolatik atera gara
hiriaren alde zaharretik buelta bat emateko. Hau bukatutakoan ikasleak
libre geratu dira arratsaldea euren lagunekin emateko.

Arratsaldean ikasleak
erosketak egitera joan dira merkatal gune handi batetara.
Poloniako elkartrukea aurrera doa. Gaur goizean ikasleak kirolgune batean elkartu dira eta bertan boloetara jolasten aritu dira.
Goiza entretenitua izan da eta laster sartu dira jokuan. Honekin bukatutakoan libre geratu dira hiria ezagutzen jarraitzeko.

Bihar goizean familiekin egongo dira eta arratsaldean bueltako bideari ekingo diote.
Comentarios
Publicar un comentario