Xabier LETE gogoan

Ekainaren 8an, ostirala, Igartzako jauregian,18:30ean, musika eta literatura uztartu dituen ekitaldia antolatu dugu "Xabier LETE gogoan" izenburupean. Denboraz eta mimo handiz prestatutako ekitaldia izan
da eta arrakasta handia lortu du. Irati Goikoetxea beasaindar idazle
ezagunak, goxo eta modu hunkigarrian, egin ditu aurkezpen eta lotura lanak.
 
Guztira, Xabier LETEren 15 poema aukeratu eta kantatu edo errezitatu
dira.
 
Musikariak, besaindarrak biak eta oso ezagunak, Karlos Gimenez pianojolea eta sortzailea eta Martin Kortaberria biolinjolea izan dira.
Bikain aritu dira.
 
Eurek lagunduta 9 poema kantatu dituzte Maria Redondok (ETBko BAGO!AZ lehiaketa irabazi berriak) eta Ander Sarriegi beasaindarrak. Ondokoak izan dira:
  1.  Malkoak euri balira
  2.  Haizea dator
  3.  Xalbadorren heriotzean
  4.  Habanera
  5.  Maiteaz galdezka
  6. Jardin bat zuretzat
  7.  Agian
  8.  Ni naiz
  9.  Kontrapas
 
Errezitatzaileak, berriz, Irati Goikoetxea bera, Maddi Aiestaran beasaindar idazle eta bertsolari gaztea eta Gabino Murua Gabiriako irakasle ohia izan dira.
Musikaz lagundurik ondoko poemakerrezitatu dituzte:
  1. Sinisten dut
  2.  Azaroko arratsaldean elurra ikusi dut
  3.  Neguan izan zen
  4.  Baztango lurra
  5.  Aberriilunaren poema
  6.  Esku hutsik hiltzen gara
 
Ekitaldi hunkigarria eta oso arrakastatsua izan da. Musikari, kantari,errezitatzaile eta gidariaren lana bikaina izan da; kantu-poema bakoitzaren amaieran eta jaialdia amaitu denean entzun den txalo-zaparradak adierazi duen moduan.
 
Maria Redondok, telebistako “izar” izatea zer ote da gero!, ekitaldiaren hasieran eta amaieran, bere zaletu gazteei arreta berezia eskaini
behar izan die: autografoak, argazkiak.

Comentarios