Diberrekoen irteera

Azaroaren 7an, asteazkenean, Dibertsifikazioko bi taldeak Nerbioi ibaiaren iturburuan izan ziren. Hogeitabi ikasle eta lau irakasleek lehenengo Gesaltza ezagutu zuten eta ondoren Nerbio ibaiaren iturburua eta bertan dagoen urjauzia.
Bertan hamaiketakoa egin eta Orduñara jaitsi ziren. Ondoren Goiuriko urjauzia ikusiz Beasain arratsaldeko 16:00etarako iritsi ziren.
Eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten.


 

Comentarios