Urtero bezala, Holandako elkartrukea martxan dago. Igandean iritsi ziren gure bisitariak eta gure artean egongo dira ostiralera arte. Espero dugu guztiontzat esperientzia polita izatea. |
Gaur hasi dira elkartrukeko lehenengo ekintzak. Ikasle guztiak institutura etorri dira eta holandesei zuzendariak agurra egin ondoren, lehenengo inpresioak komentatu dituzte: oso pozik omen daude!
Ondoren, euskal kirola ezagutzeko aukera izan dute, gure ikastetxeko hainbat ikasleekin batera. Honekin amaitutakoan, Segurara joan dira hiri hau ezagutzeko.
Eguerdian itzuli dira euren ikasleekin elkartzeko ondoren haiekin egoteko.
Gure bisitari holandesak, euren bisitetako progama jarraituz, gaur Donostian egon dira. Goizean hiritik ibili dira, hiriarekin lehen kontaktu bat izateko eta ondoren, Pasaiara joan dira Albaola museoa bisitatzeko. Hemendik berriro Donostiara joan dira denbora libre apur bat izateko eta, azkenik, Haizearen Orrazia bisitatu ondoren, Beasainerako bidea hartu dute. Egun polita izan da eta benetan dastatu dute. |
Elkartrukeko ikasleak gaur Bilbon egon dira; bertan Erriberako merkatua bisitatu ondoren, Artxandako funikularrean igo dira hiriko bista ikusteko eta denbora libre izan ondoren, Guggenheim museoa bisitatzera joan dira. |
Elkartrukeko ikasleak Getaria-Zumaia arteko ibilbidea egin dute. Ordu pare bateko paseoa izan da eta Zumaiako flysch-a ikusteko aukera izan dute.
Elkartrukeko azken egunean ikasleek lan apur bat egin behar izan dute: ikasle guztiak Loinazpen aurkitu dira eta bertan, taldeka, gure ikasleak euren lagun holandesekin Euskal kulturako gaia desberdinei buruz hitz egiten egon dira, prestatu behar duten tailer bateko gaia aukeratzeko.
Ondoren, denek hartu dute gosaria elkarrekin eta holandesek hartu dute bidea etxera bueltatzeko. Apirilean ikusiko dugu elkar Holandan.
Comentarios
Publicar un comentario