Latineko ikasleak San Telmon



  Pasa den ostegunean, urriaren 25ean, DBH 4-ko Latineko taldea San Telmo museoan egon zen. Prado museoko Rubens, van Eyck eta beste hainbat artisten artelanekin "Artea eta mitoa" erakusketa antolatu zuten museoan eta irakasle nahiz ikasleak han aritu ginen "gida" lanetan, batak besteari artelanak eta mito grekolatindarrak azalduz. Esperientzia interesgarri, hezigarri eta dibertigarria izan zen denentzat. (Argazkian: Latineko taldea STM-ko kartelaren aurrean, Rubens-en "Apolo eta Dafne").   

Comentarios