Euskal Abestirik Kuttunena!

Gaur goizean, Loiazpen DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek “Euskal abestirik kuttunena” lehiaketaren II ekitaldian parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua euskal abestiak ezagutu, ikasi eta abestuz ondo pasatzea da.
Lehiaketa egin aurretik ikasleek  lanketa bat egin dute, talde bakoitzak bere abestirik kutttunena aukeratzeko. Aukeraketa egin ondoren, koreografia prestatu dute eta, amaitzeko, ikastetxeko patioan talde bakoitzak bere abestia abestu eta dantzatu du.
DBH 1. mailan 1D taldeko ikasleek irabazi dute  Urtzen KAIXO  abestia abestuz eta dantzatuz eta DBH 2. mailan, berriz, 2I taldeko ikasleek Vendettaren HEMEN abestiarekin.
Dena den, maila bakoitzeko talde bat izan arren irabazle, aipatu behar da talde guztiek lan bikaina egin dutela gaurko ekitaldirako. Beraz, ZORIONAK talde guztiei!

Comentarios