Euskal dantzak



Ikasturteari amaiera emateko, gaur goizean, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ikasturtean zehar ikasitako dantzak egin dituzte, DBH 1ekoek AURRESKUA eta DBH 2koek TXAPELUA, hain zuzen ere. 
Lehen saioa ikastetxeko patioan egin dute eta, jarraian, Beasaingo 3 gune ezberdinetan egin dute dantza: Udaletxe aurrean, Erauskin plazan eta Bideluze plazan.
Txistulari lanetan, berriz, DBH 2, DBH 3 eta Batxilergoko ikasleak aritu dira.
ZORIONAK denoi, emanaldi zoragarriagatik!
       
   

Comentarios