Holandako elkartrukea: gure ikasleak Groningen-en

Gure azken elkartrukea martxan dago. Atzo arratsaldean atera zen gure espedizioa Beasainetik eta gaur eguerdian Haren-era iritsi dira. Bertan zeuden familiak haien zain eta haiekin pasatu dute egun osoa.
Bihar institutura joango dira eta bertan Aste Kulturaleko ekitaldiak hasiko dira.
 

Holandan dauden gure ikasleak gaur institutura joan ziren Haren Lyceum-eko Aste Kulturalaren astearen hasieran parte hartzeko.
Denbora izan dute inpresioak aldatzeko eta dena ondo zegoela konprobatzeko. Ondoren, ekitaldi ofiziala egin da eta honen ondoren ekintzak hasi dira.
Gure ikasleei lehenengoz tokatu zaie kirola egitea eta, bazkaldu ondoren, klase pare batetara joatea. 


 
Gure elkartrukeko ikasleak gaur Amsterdam egon dira. Oso egun garrantzitsua zen haientzat eta disfrutatu dute. 

 
Gaur, elkartrukeko programa barruan, gure ikasleek holandesekin batera, tailerrak eman dituzte ikasle gazteagoei. Oso esperientzia polita izan da.
 
Gaur elkartrukeko azken ekintzak izan ditugu. Goizean, ikasleek kirola egin dute eta museo bat bisitatu dute. Gauean diskoteka batetara joan dira eta bertan egon dira elkartruke guztietako partaideak.
 
 
Aurtengo elkartrukea bukatu da. Ikasleak ikastetxean egon dira, euren lagunekin gosaltzeko eta, ondoren, bueltako bidaiari ekin diote. Hemen dugu azken argazkia, denok elkarrekin.
  




Comentarios