Ibaialde 2019

Urtero bezala aurten ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu. Ibaialde ibaiak ikertzen dituen ingurumen hezkuntza programa bat da.
DBH 4ko Biologia-Geologiako ikasleekin ekainaren 6an eta 14an Beasaingo Igartza aldeko Oria ibaira irteera egin dugu.
Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimiko aztertu ditugu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoak bateratu, ondorioak atera eta horrela Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak zein egoeratan dauden jakin daiteke.

Comentarios