Poloniako elkartrukea: gure ikasleak Varsovian

Gaur hasi gara gure programa Varsovian. Goizean ikasleak elkartu dira eta taldea bi zatitan banatu dugu gure bisitak egiteko: batzuk Banku Zentraleko Museotik hasi dira gero Alde Zaharrera joateko eta besteek alderantziz egin dute.
Badirudi gustora daudela eta gauza oso desberdinak esperimentatzen ari direla.
 
 
 
Gaur, elkartrukeko partaideek Varsoviako Altxamentuko museoa bisitatu dute, aukera ezin hobea hiri honen historia ezagutzeko instalakuntza batzuetan guztiz interaktiboak direla.
Arratsaldeak ikasleak, euren lagun poloniarrekin geratu dira ekintza desberdinak egin ahal izateko.
 

 
 
Gaur gure elkartrukeko taldeak aukera izan du Trenbideko museoa bisitatzeko: han aritu dira tren zaharrak ikusten eta maketa desberdinak.  Ondoren Laziewsky parkera joan dira paseo bat emateko eta honekin amaitu dira taldeko ekintzak..
Arratsalderako plan desberinak zeuden. Bihar eskolara joango dira eta paseo bat eman ondoren, elkarrekin bazkalduko dute eta bueltako bideari ekingo diote.
 

Gure Poloniako elkartrukeko orduak bukatzen dira. Goizean ikasle guztiak egon ziren museo batean monumentuen inguruko erakusketa txiki bat bisitatuz eta gero eskolatik pasatu ziren ekipajeak jasotzeko. Gure talde osoa elkarrekin bazkaldu zuen eta gero bueltako bidaia hasi ziren. Gaueko azken orduan euren etxeetara iritsi ziren.
Esperientzia polita izan da eta gure ikasleak badaude pentsatzen zer egin bisitariekin gure artean daudenean hemendik egun gutxitara.

 

Comentarios