Zumaiko flysch ikustera irteera, 1. Batxilerkoak

Otsailaren 21ean 1. Batxilergoko Biolobia-Geologiako ikasleekin irteera egin genuen Zumaiako flysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.
Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, olagarroa, aktiniak, anemonak, karramarroak, izkirak…
Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.
 

Comentarios