19/20 IKASLEAK BIODONOSTIAN

19/20 IKASLEAK BIODONOSTIAN

Azaroaren 27an Batxilerreko 2. mailako  Biologiako ikasleek BIODONOSTIAra bisita egin zuten. 
BioDonostia ikerketa sanitarioan nazio-mailan zein nazioartean ereduzko zentroa da. Ikasleek ikerketa zentroa ezagutu eta abian diren ikerketen  berri  izan  zuten: gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalak, zahartzaroa, esklerosi anizkoitza, infekzioak, minbizia, bioingenieritza… eta askoz ere gehiago. Departamentu bakoitzeko laborategiak ikusteko aukera ere izan zuten; hain zuzen, genomikan, zelulen hazkuntzan eta birologian ikertzeko erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak ikusi ahal izan zituzten. Oso interesgarria izan zen, ikasle batzuek haien burua etorkizunean han ikertzaile gisa ikusten baitute.

Comentarios