ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilergokoak.

ZUMAIKO FLYSCH-A IKUSTERA IRTEERA, 1. Batxilergokoak.
Martxoaren 9an 1. Batxilergoko Biologia-Geologiako ikasleekin  irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.
Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.
Bestalde, itsasbehera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, plataformako  bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas izarrak, aktiniak, anemonak, karramarroak, izkirak, ofiurak…
Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa barneratzeko balio izan zuen.

Comentarios